XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

APETI () Koro Navarro - Itzultzaile Eskolako irakaslea Historia apur bat

APETI da Estatu Espainolean dagoen itzultzaile eta interpretari erakunde nagusia.

Oso zabala ez bada ere mila bat partaide orain garrantzi handia du itzulpenaren alorrean, APETIren gain bait dago nagusiki itzulpenaren kalitate eta itzultzaileen eskubideen defentsa.

Zehatzago, hauek dira erakundearen helburuak: aipatu bezala, lanaren kalitatearen defentsa eta kontrola; itzultzaile eta interpretarien eskubide profesionalen defentsa eta itzultzailearen presentzia gizartean areagotzea.

Lematzat honako hau hartzen dute: .

Bestalde APETIk FITen () hartzen du parte; nazioarteko mailan egiten du lana beraz.

Eta epe labur baten buruan, bihurtuko da APETI.

Erakunde soila izatetik kolejio izatera pasatze hau erabakiorra izango dela itzulpena eta itzultzailearentzat uste dugu.

Kolejio hau ez litzateke bakarra izango Estatuan.

Autonomien arabera antola litezke besteak.

Hain zuzen ere, berehala sortuko du Kataluniako Itzultzaile Elkarteak berea.